Sagardoetxea Herri Baten Herroak
Sagardoaren museoa Astigarragan
Pie Museo
Sagardoaren Mundua
 
Giro ederra Astigarragako XXXV. Sagardo Egunean

Uztailaren 26an, Santa Ana eguna, Astigarragako Sagardo Egunaren 35. urteurrena ospatu genuen eta bertan, Astigarraga eta inguruko 16 sagardogileek beren sagardoa eskaini zieten bisitari guztiei.

Aurtengo Santa Ana Egunean, Astigarragak Sagardo Egunaren 35. urteurrena ospatzen du. Urteen joan etorriarekin, herritar askorentzako ohitura eta derrigorrezko hitzordua bilakatu da Sagardo Egun hau, beroren izpiritua belaunaldi batetik bestera helarazi delarik. Halere, gauzak asko aldatu dira 1976ko uztailaren 26a hartatik!

1976. urteko Sagardo Egunak sagardoaren inguruan antolatzen ziren jaien lehena eta geroa ezarri zuen, bai Astigarragan, bai Euskal Herrian ere. Lehena, lehendabizikoa izan zelako eta honenbestez, gainerako guztien eredu izan delako neurri handi edo txikiagoan; eta geroa, honen arira, “sagardoaren jaia”, sagardo munduko kulturaren dibulgazioa eta sagardoaren komertzializazioa beste ikuspuntu eta ulerkera batetik antolatzen hasi zirelako.

Hogeita hamabost urte hauetan eginiko bidea luzea izan den arren, Sagardo Egunera gerturatzen den jendearen izpirituak berbera izaten jarraitzen du. Sagardo Eguna jendea, eskutan edalontzia hartuta, eskualdeko sagardogileek ekoizturiko sagardoa dastatzeko, baloratzeko eta gozatzeko biltzen den eguna da, herriko jaietaz gozatzeko aukera paregabea.

Ikusi: Astigarragako Sagardo Eguna.

Astigarragako XXXV. Sagardo Eguna
beste berriak

Igandean, Irailaren 19an, Azkaineko Txopinondo..

Irailaren 4an Donostiako sagardo eguna ospatu zen..

Sagardun Partzuergoko sagardogileak zorioneko..

Uztailaren 26an, Santa Ana eguna, Astigarragako..

Astigarragako Alorrenea sagardotegia irudi berri..

Hilabetero Sagardoetxeko dastalekuan dauzkagun..

Enpresa Digitala Sarien zazpigarren edizioa..

Aurreko urteetan bezala, ikusteko gauza ugari..

Sagardoetxeako sagardotegietan bizi izandako..

Pasa den Ekainaren 17an Madrid-en ospaturiko..

berrien sarrera
berrien artxiboa
Share/Bookmark/Subscribe
Sagardoetxea > Berriak eta Agenda
Marra
T. 00 34 943 550 575 · F. 00 34 943 550 575 · info@sagardoetxea.com
© 2006 Sagardun · Abisu legala · Kredituak