Sagardoetxea Herri Baten Herroak
Sagardoaren museoa Astigarragan
Pie Museo
Sagardoaren Mundua
 
SAGARDO EGUNAK. Euskal Herriko sagardo dastaketen egutegia

Sagardoetxean sagardoa dastatzeko bolada berri bati ekiten diogu, berehala merkatuetan izango den eta sagardo egileak botilara sartzen ari diren sagardoa dastatzen hastekoari, alegia: azken uztako sagardoa, bere heldutasunera iritsi dena.

Udaberria iritsi da, eta eguraldia hobetzearekin eta eguna luzatzearekin batera, urtero bezala, sagardoa herriko festa eta ekitaldietan izango dugu, Euskal Herri osoan ohitura bilakatu baita. Beraz, edari natural eta freskagarri honek protagonismoa hartuko du bolada berri honetan.

Txotx denboraldia, beraz, kanpaina honetako botilako sagardoa dastatzeko aukerarekin osatzen da, produktua bere heldutasunera iritsi baita eta urteroko ezaugarri bereziekin, aho sabairik finenak gozatzeko modukoa dago.

Sagardoetxeak sagardoa dastatzeko aukera berezia eskaintzen dizu, sagardoegile azpimarragarrien sagardo dastaketarekin, Euskal Herrian herriz-herri egingo diren ekitaldietan sagardoa izango baita. Honakoak dira:

- Martxoak 28: V. Sagardo Eguna Chillida Lekun.

- Apirilak 24: Oreretako Sagardo Eguna. Euskal Herriko hainbat sagardo dastatzea.

- Maiatzak 8: Irungo Sagardo Eguna. XV. Sagardo dastaketa. Antolatzailea: Herriko zenbait Elkarte.

- Maiatzak 22: Lezoko Sagardo Eguna. XII. Sagardo dastaketa eta lehiaketa. Antolatzailea: “Tiñelu” elkartea.

- Maiatzak 22: Baionako Sagardo Eguna, Iparraldean ospatzen den garrantzitsuena da. Hiruki Elkarteak antolatuta, sagardoa dastatzeko aukera izango da.

- Maiatzak 23: Usurbilgo Sagardo Eguna ospatuko da, 1981ean hasitako bideari jarraituz. Egiten diren sagardo egunen artean garrantzitsuenetakoa da. 44 sagardotegitako sagardoa dastatzea eta sagardo botatzaileen lehiaketa. Antolatzailea: “Sagardo Egunaren Lagunak Taldea”.

- Maiatzak 29: Oiartzungo Sagardo Eguna. Sagardo dastaketa. XII. Sagardo lehiaketa. Antolatzailea: “AEK Intxixu”.

- Ekainak 5: Pasai Antxoko Sagardo Eguna. Sagardo dastatzea. Bertsolari, txalapartari eta txarangek azoka alaituko dute. Antolatzailea: “Alkartasuna Dantza Taldea”.

- Ekainak 5: Gipuzkoako sagardogileen sagardorik onenek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak IX. Sagardo Lehiaketan parte hartuko dute, Donostiako Gastronomiako Euskal Anaiartean.

- Uztailak 25: Santio Egunean Azpeitian Baserritarraren Eguna ospatzen da. Herriko plaza Nagusian eskualdeko ganaduaren azoka ospatzen da eta sagardo eta gazta lehiaketa egiten da.

- Uztailak 26: Santa Ana eguna izango da Astigarragan, eta bertan, Sagardo Eguna ospatuko da, egiten diren sagardo egunetan zaharrena dena. . Sagar erakusketa. Sagardo dastaketa. Eskulanen erakusketa. Herri kirolak. Antolatzailea: Sagardoetxea.

- Abuztuak 7: Nekazaritza eta Artisautza Azoka ospatuko da Ondarroan. Bertan, baserriko produktuen erakusketa eta salmenta izango dira eta sagardo eta haragi dastaketa. 

- Abuztuak 22, Ergobiako Sagardo Lehiaketa ospatzen da.

- Abuztuak 28: Elgoibarren Nekazaritza eta Abeltzantza Erakusketa ospatzen da eta bertan, sagardo, gazta eta ganadu lehiaketa ospatuko da. Antolatzailea: Elgoibarko Udala.

- Irailak 4: Donostiako Sagardo Eguna ospatuko da Euskal Jaien barruan. 50 sagardoegile baino gehiago, 10.000 sagardo botila eta 7.000 edalontzi. Gipuzkoako Sagardo Egile Elkarteak eta Donostiako Kultura eta Turismo Bulegoak antolatzen dute.

- Irailak 19: Hernanin, Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak, Sagar eta Sagardo Eguna antolatzen du. “Zizarra” edo sagardo gozoa eta herriko sagardoa dastatzeko aukera izaten da, eta sagar mota desberdinen erakusketa egiten da, baita sagar biltzea eta tolare zaharreko instrumentuen erakusketa ere.

- Irailak 22: Irurako Sagardo Dastaketa egingo da, 12 sagardotegietako sagardoa eta 4 elikagai ezberdinekin eginiko pintxoak dastatzeko aukera izango delarik.

- Irailak 26: Iraileko azken asteburuan, Sagar Uzta antolatzen dugu Sagardoetxeatik. Sagardogintza prozesuaren erakustaldia. Sagarrari lotutako produktuen erakusketa eta salmenta. Sagarrak, sagardoa eta muztioa dastatzea.

- Urrian, Kizki Taldearen Sagardo Lehiaketa ospatzen da.

- Urrian, Igartubeiti Baserri Museoko Sagardoaren Astea ospatzen da Ezkio-Itsason. Tolarearen martxa-jartzea, sagardoaren elaborazio prozesua, dastaketa, Kortabarria familiaren antzezlanak eta sagar erakusketa ikusgai izango dira.

- Urriak 2: Eta Kitto elkarteak Eibarko Sagardo Eguna antolatzen du.

- Urriak 24: Kirikoketa Besta ospatzen dute Arizkunen. Bertan sagardoa tolare zaharrean egiten dute eta sagar muztioa dastatzen da. Jo ala Jo Taldeak antolatzen du.

- Azaroak 13: Nekazaritza azoka Ermuan. Fruitu, barazki, gazta, ezti, ogi, sagardo eta txakolin produktu onenen lehiaketa. Antolatzaileak: Ermuko Udala eta “Euskal Birusa Elkarte Kulturala”.

- Abenduak 5: Errege Sagarra edo Errezil-Sagarraren Eguna ospatzen da Errezilen. Bertan errezil-sagarra eta bere deribatuak (postreak, sagardoa, etb.) saltzen dira. Azokaz gain, sagardoaren elaborazio prozesua egiten da.

- Abenduak 19: Usurbilgo Babarrun eta Sagardo Lehiaketa ospatzen da.

- Abenduak 26: Zestoako IX. Gazta eta Sagardoaren Lehiaketa ospatzen da.

 

Usurbilgo Sagardo Eguna
beste berriak

Igandean, Irailaren 19an, Azkaineko Txopinondo..

Irailaren 4an Donostiako sagardo eguna ospatu zen..

Sagardun Partzuergoko sagardogileak zorioneko..

Uztailaren 26an, Santa Ana eguna, Astigarragako..

Astigarragako Alorrenea sagardotegia irudi berri..

Hilabetero Sagardoetxeko dastalekuan dauzkagun..

Enpresa Digitala Sarien zazpigarren edizioa..

Aurreko urteetan bezala, ikusteko gauza ugari..

Sagardoetxeako sagardotegietan bizi izandako..

Pasa den Ekainaren 17an Madrid-en ospaturiko..

berrien sarrera
berrien artxiboa
Share/Bookmark/Subscribe
Sagardoetxea > Berriak eta Agenda
Marra
T. 00 34 943 550 575 · F. 00 34 943 550 575 · info@sagardoetxea.com
© 2006 Sagardun · Abisu legala · Kredituak