![]() |
|
Sagardotegi egun bat honakoa da: Sagardoetxea Museora etortzea, sagarraren eta sagardoaren errealitatera gerturatzeko, eta txotx errituan barneratuz, sagardoaren kultura ezagutzeko. Ondoren sagardotegi batera joan eta ohiko menua dastatuz, sagardoa zuzenean kupel ezberdinetatik edatea.
AURKIBIDEA:
1) Sagardotegi egun bat: Zer da eta zer egin behar da.
2) Non jan: Sagardotegien gida eta planoa.
3) Non lo egin: Ostatuen mapa.
4) Nola iritsi: Lineako autobusaren ordutegiak eta taxia.
5) Beste jarduera batzuk: gomendaturiko bisitak
6) Non erosi: Sagardodendan, Sagardoetxeako on-line dendan.
7) Sagardogintzako oinarrizko hiztegia.
8) Telefono interesgarriak.
___________________
1) SAGARDOTEGI EGUN BAT
Sagardotegi batera joatea bisitarien jakin-mina pizten duen ekintza kulturala eta gastronomikoa da. Sagardotegia ez da jatetxe bat, upeltegi bat baizik, eta bertan sagardoa kupeletik zuzenean edaten da txotx erara eta sagardotegiko menu tradizionala dastatzen da: bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, gazta, sagar dultzea eta intxaurrak.
Dokumentua PDF formatuan jeitsi: Sagardotegi egun bat
2) NON JAN:
Etorriko zaren eguna eta ordutegia kontuan izanda, aukeratu bisitatu nahi duzun sagardotegia:
Behin sagardotegia aukeratuta, kontsulta ezazu jarraiko planoa bere kokapena ikusteko:
3) NON LO EGIN:
Behin sagardotegia aukeratuta, kontsultatu inguruan dauden ostatuak: Ostatuen mapa
4) NOLA IRITSI:
Lineako autobusean
Kontsulta ezazu lineako autobusaren ordutegia autoa ez hartzeko: Ordutegiak
Taxian
Taxian ere etor zaitezke. Taxi geltokia Astigarragako informazio puntuaren parean dago eta telefono zenbakia honakoa da: 943 400 500.
Trenean
Kontsulta ezazu trenaren ordutegia autoa ez hartzeko: Ordutegiak
5) BESTE JARDUERA BATZUK
Bisita interesgarri batzuk gomendatzen dizkizugu.
6) NON EROSI:
Sagardoetxeak on-line bat dauka eta bertan sagardoa eta euskal produktu gastronomikoak eros daitezke: Sagardodenda
6) OINARRIZKO HIZTEGIA:
Kontsulta itzazu sagardogintzako oinarrizko hitzak xehetasunik ez galtzeko: Hiztegia
7) TELEFONO INTERESGARRIAK:
- Astigarragako informazio puntua: 943 550 575.
Igandean, Irailaren 19an, Azkaineko Txopinondo..
Irailaren 4an Donostiako sagardo eguna ospatu zen..
Sagardun Partzuergoko sagardogileak zorioneko..
Uztailaren 26an, Santa Ana eguna, Astigarragako..
Astigarragako Alorrenea sagardotegia irudi berri..
Hilabetero Sagardoetxeko dastalekuan dauzkagun..
Enpresa Digitala Sarien zazpigarren edizioa..
Aurreko urteetan bezala, ikusteko gauza ugari..
Sagardoetxeako sagardotegietan bizi izandako..
Pasa den Ekainaren 17an Madrid-en ospaturiko..