Sagardoaren lurraldea · Txotx.info · Sagardoetxea · Sagardodenda · Sagardopedia · Sagardun

Sagardoetxea Herri Baten Herroak
Sagardoaren museoa Astigarragan
Pie Museo
Sagardoaren Mundua
 

Museoko jarduerak

Bisita gidatuak

Bisitari mota, taldearen ezaugarri eta urte sasoiaren arabera, bisita gidatuetan museoko edukiak azaltzen dira. Jarraian zehazten diren bisita mota eta jarduerak eskaintzen ditugu:

“Dasti Ipuin kontalari”

Museoko "Dasti" maskotarekin egindako bisita, Astigarragako sagar berezia eta Sagardoetxea Museoan bizi dena. Urtero birsortzen da naturaren zikloa jarraituaz.

Ipuin baten bitartez museoko gune ezberdinak eta sagardoaren elaborazio prozesu osoa ezagutzen dira, eta haur nahiz helduek jarduera berean parte-hartzen dute denak bisitako parte sentituz.

Dasti Ipuinkontalariaren bisitan zentzumen guztiak lantzen dira eta bisita mota hau egokia da zentzumen sentsorial ezberdinak dituzten eta adin-tarte ezberdinetako bisitariak (gurasoak eta haurrak) parte hartu eta jarduera denen elkargune bilakatzeko.

  • NOIZ: Urte osoan zehar.
  • NORI ZUZENDUA: Ikastolak, familiak eta euskaltegiak.
  • IRAUPENA: Talde bakoitzera egokitua.

Urtaro bakoitzeko jarduerekin:

Lau modulutako urtaroko laborategiaren erabilera, urte sasoi bakoitzean honako jarduerak egiteko aukera ematen diguna:

NEGUA. Txotx bolada.

· Zuhaitzen landaketa eta hazien ereitea.

· Azalpen morfologikoa: Lore-begien bereizketa. Brindillak.

· Txertaketak: Txertaketen azalpen praktikoa museoko sagastian. Eskuzko txertaketak.

· Neguko inausketa.

· Sagar bilketa kizkiarekin.

  • NORI ZUZENDUA: Publiko orokorra.
  • IRAUPENA: 60 min.
UDABERRIA. Loraldia eta fruituaren kuajatzea. Sagastia loretan:

· Polinizazioa.

· Ohiko izurri eta gaixotasunen identifikazioa.

· Izurri eta gaixotasunen jarraipena.

· Fruituaren kuajatzea.

  • NORI ZUZENDUA: Publiko orokorra.
  • IRAUPENA: 60 min.
UDARA. Fruituaren heldutasuna. Sagarrak zuhaitzetan:

· Inausketa eta udako zaintza.

· Bakantzea.

  • NORI ZUZENDUA: Publiko orokorra.
  • IRAUPENA: 60 min.
UDAZKENA. Sagarra biltzeko garaia. Tolareko lanak:

· Sagarraren heldutasunaren jarraipena.

· Sagarren dastaketa.

· Muztioaren elaborazio prozesu osoa: kizkiarekin sagarra bildu, pisoiekin txikitu, prentsatu eta muztioa dastatu.

  • NORI ZUZENDUA: Publiko orokorra.
  • IRAUPENA: 60 min.
“Sagardogileak aurrera!” oka jokoa.

“Oka jokoa” formatuko material didaktikoa daukagu bisitaldian azaldutako edukiak modu ludikoan eta mota guztietako bisitariekin landu ahal izateko.

Jokoak, talde bakoitzak asmatu eta gainditu beharreko probak, galderak eta asmakizunak dauzka eta jokoan aurrera egin ahala, sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko esaldi ezkutua osatu behar du talde garaileak.

  • NORI ZUZENDUA: Publiko orokorra.
  • IRAUPENA: 30 min.

Jarduera puntualak:

Aste Santua: Sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa.

Aste Santuan Sagardoetxeara gerturatzen diren bisitariek sagardoa eta Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa egiteko aukera izango dute, besteak beste: Idiazabal J.D., Roncal J.D. eta y Iraty J.D.

Sagardoetxeako bisita osatzeko, sagardotegi batean bazkaltzeko/afaltzeko proposamena egiten da txotx-aren errituaz gozatu eta sagardotegiko ohiko menuaz gozatzeko.

  • NORI ZUZENDUA: Pubiko orkorra eta familiak.
  • IRAUPENA: 60 min.
Maiatzean: Sagastia Loretan.

Sagastiak loretan dauden une honetan, "Sagastiak Loretan" izeneko argazki lehiaketa ospatuko dugu gure Facebook-eko orrialdean: www.facebook.com/sagardoetxea

  • NORI ZUZENDUA: Publiko orokorra.
Museoen Nazioarteko Eguna (Maiatzak 18):

Sagardoetxean, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu urtero maiatzaren 18an. Egun honetan jarduera ezberdinak garatzen dira eta museorako sarrera dohakoa da.

  • NORI ZUZENDUA: Publiko orokorra eta familiak.
  • IRAUPENA: 60 min.
Musika sagastian

Sagardoetxean aire librean dagoen sagastia daukagu eta udaberrian, sagarrondoak loretan dauden unean, Norberto Almandoz Musika Eskolako haurren laguntzarekin musika emanaldia eskaintzen dugu sagastian.

  • NORI ZUZENADUA: Publiko orokorra eta familiak.
  • IRAUPENA: 30 min.
Jarduera bereziak aisialdi taldeekin.

Udan sagarra eta sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko bisitak eta joko ludikoak egiten ditugu aisialdi taldeetako haurrekin, sagardoaren kulturako hiztegia ezagutzen duten bitartean.

  • NORI ZUZENDUA: Aisialdi taldeak.
  • IRAUPENA: 60 min.
Abenduko zubia: Barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin.

Sagardoetxean sagardo berriaren etorrera ospatzea gustatzen zaigu eta abenduko zubian sagardo berridun barrikotea eskaintzen diegu bisitariei gaztaina eta sardin zaharrekin lagunduta.

Aintzinan, sagardogintzako lanak bukatu ostean, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago, bizilagunek festa bat ospatzen zuten barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin lagunduta dastatzeko.

  • NORI ZUZENDUA: Publiko orokorra eta familiak.
  • IRAUPENA: 60 min.
Sagardoetxea > Museoaren Jarduerak
Marra
T. 00 34 943 550 575 · F. 00 34 943 550 575 · info@sagardoetxea.com
© 2006 Sagardun · Abisu legala · Kredituak

info@sagardoarenlurraldea.com
www.sagardoarenlurraldea.com
Twitterfacebook

t: 00 34 943 550 575
f: 00 34 943 559 575

Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga

© 2012 Consorcio Sagardun. Eskubide guztiak erreserbatuak. · Erabilera

|
|
|